{"product_id":"zortzi-unibertso-zortzi-idazle-30-saiakera","title":"Zortzi unibertso, zortzi idazle: 30 (Saiakera)","description":"\u003cp\u003e\u003cb\u003eAutor:\u003c\/b\u003e Urkiza, Ana\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e\u003cb\u003eMarca:\u003c\/b\u003e ALBERDANIA\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e\u003cb\u003eEdición:\u003c\/b\u003e 1\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e\u003cb\u003eNúmero de páginas:\u003c\/b\u003e 440\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e\u003cb\u003eFecha de lanzamiento:\u003c\/b\u003e 14-09-2017\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e\u003cb\u003eDetalles:\u003c\/b\u003e Reseña del editor      ANA URKIZAri, euskal literatura, normaltasun eta modernotasun itxura eman nahi duen sistema oraindik heldu gabea dela iruditzen zaio, barruan harra bizi duen sagar berde erakargarria bezalakoxea. Hori dela eta, zortzi idazle elkarrizketatu ditu, ARANTXA URRETABIZKAIA, MARIASUN LANDA, AURELIA ARKOTXA, LAURA MINTEGI, LOURDES OÑEDERRA, ITXARO BORDA, MIREN AGUR MEABE eta YOLANDA ARRIETA, bi helburu nagusirekin: egungo euskal literaturaren kanonean sartzekoak diren emakumezko idazleak badaudela jakitera ematea, eta euskal literaturaren kanonaren inguruan egonezina sorraraztea, ohikoak diren galderei ahotsa jarriz. Ana Urkizak maisuki paratutako grabagailuaren aurrean idazle elkarrizketatuak biluztu egin dira. Zintzo agertu. Ez dute bertigorik sentitu. Gordin eta biribil bota dituzte egiak. Esateko aukera ikusi dutenean, ez dira isilik gelditu. Zortzi idazle hauek ez baitute, jada, isiltasun gehiago behar, isiltasunez aski inguratuta bizi izan direlako: kritika nahikorik eta argirik gabe, merezitako errekonozimendurik gabe, irizpide maskulinoen arabera egindako irakurketari esker etiketatuta… Zorrotzak eta sarkorrak dira zortzi idazle hauengandik jasotako erantzunak. Bizitzaz gainezka dauden idazleen erretratu bikainak dira. Indar handiko pertsona eta idazleen testigantzak. Irakurleari zirrara berezia sortuko diote bertoko aipamenek, anekdotek eta bizipenek.      Biografía del autor      Informazio Zientzietan lizentziaduna eta enpresa-komunikazioan aditua da. Komunikazio aholkularia eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da ogibidez. Gainera, itzultzaile eta artikulugile ere bada, Deia egunkarian eta Karmel aldizkarian, besteak beste. Ipuingintza landu du batez ere, eta hainbat sari irabazi ditu, Agustin Zubikarai eta Tene Mujika sariak, besteak beste. Argitaratu dituen liburuen artean aipatzekoak dira: Desira izoztuak (2000) eta Bekatuak (2005) ipuin-bildumak; Gela ilunetik (2000) eta Bazterreko ahotsa (2002) poesia-liburuak; haur eta gazte literaturan, Betaurrekoak ditut eta zer? (2001), Hondartzako kioskoa (2001), Ondarruko piratak (2003), Amak plastakoa eman dit (2004), Nire herriak ostadarraren koloreak ditu (2006) eta Nire hiriko poemak (2006). 2006an zortzi euskal idazle emakumezkori egindako elkarrizketak argitaratu zituen liburu batean: Zortzi unibertso. Zortzi idazle. 2020ko irailaren 19tik Eusko Ikaskuntzaren presidentea da.\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e\u003cb\u003eEAN:\u003c\/b\u003e 9788496643376\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e\u003cb\u003eLanguages:\u003c\/b\u003e Euskera\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e\u003cb\u003eBinding:\u003c\/b\u003e paperback\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e\u003cb\u003eCondición del artículo:\u003c\/b\u003e De 2ª mano - Bueno\u003c\/p\u003e","brand":"Emprendimiento social El Club de los Raros","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":55934039851334,"sku":"9D-TDVU-SJWO","price":21.19,"currency_code":"EUR","in_stock":true}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0953\/0274\/6438\/files\/710n1uCvugL.jpg?v=1770337168","url":"https:\/\/libros.elclubdelosraros.com\/products\/zortzi-unibertso-zortzi-idazle-30-saiakera","provider":"Emprendimiento social El Club de los Raros","version":"1.0","type":"link"}